Jarraitzen duguna
Euridia eta Perrote Produce-en bateratzea da. Enpresa gaztea da, musikari eta teknikariz osatutakoa. Konpozizioak egiten dituzte eta baita soinu produkzioak ere. Dani González, David Sánchez eta Kepa Elgoibarrek, Ibon Larruzearekin batera, musikarekin zerikusia duen edozein zerbitzu eskainiko dizute.
KRESALAko zenbait kidek osatutako hard-rock banda da. '70 eta '80 hamarkadetako soinuak berritzen dituzte abesti indartsu, gitarra potente eta melodia gogora errazekin. Talde honen lehen CDan ACDC, Lynyrd skynrd, Black Crowes eta Led Zepelinen ikutuak nabarituko dituzu zihurrenik.
Gure teknikaria den Ibon Larruzearen webgunea. Berak musikari bezala editatutako azken lanei buruzko informazioa eta bere estudioari buruz jakin beharreko guztia topatuko duzu, produkzioa, grabazioa, nahasketak edo masteringa. Mila nazionalean baloratutako estudioa da, benetan bikaina.
Euskal Herriko panorama musikalean hobeto baloratutako taldeen artean dago, eta ondo merezia dauka gainera. Web ederra dute, landua, diseinu paregabearekin eta informazio ugarirekin. Gaizka Salazar eta Haimar Arejitari buruz jakin beharreko guztia hemen duzu.
Ander Gartzia eta Ander Hdo. de Saratxoren taldea (Javi Vegarekin batzuetan). Antzinako trikitilariei omenaldia egiten diete. Soinu akustiko eta melosia ederrak jotzen dituzte gure iragana gogora ekarriz. Ezinbestekoak.
David Sanchez eta Dani Gonzalez dira beste batzuen artean banda honetako kide. Beraien musika estilo ezberdinen nahasketatik sortzen da, rockabillia, swing edo rithm&bluesa esate baterako. Eszenaratze landuaren bidez XX. mende hasierako vodevil ibiltariak ekartzen dizkigute gogora. "Dr. Maha´s Miracle Tonic"-en girak arrakasta izugarria eta hainbat sari lortu ditu bertoko musika lehiaketetan.
Nerea Alberdik sortutako enpresa berria da. Bere ideia bikaina bertan gauzatu du: esperientziadun musikariak izan daitezela bezeroak behar duen musika taldea eskaintzeko gai. Bere ateak zabaldu zituenetik bezeroak pozik irtetzen dira etengabe, eta guk ondo dakigu, KRESALAko profesional batzuek bere enpresan parte hartzen baitute. Edozein festa edo ozpakizunerako musikariak behar badituzu deitu beldurrik gabe!
Duela 60 urte sortutako abesbatza da. 1994.urtetik Ainhoa Gómez dute beraien artean. Abestea gustoko baduzu, musika korala, eta euskal kulturaz gozatzeko irrikitan baldin bazaude Bilboko Alde Zaharrean duten lokaletik pasatzera animatzen zaitugu.
Jazz-Funk taldea da, zuzenean bereziki bikainak. Juan I. Ortiz eta bere kideek Funk festa ikaragarria eskainiko dizute dantzan aritzeko. Taldearen web horria ere bikaina da.