Ezaugarri teknikoak

 

Gure kontzertuetan musikaren %100 zuzenean da; benetako zuzeneko ikuskizuna, frogagarria. KRESALAk kalitate altuena eskatzen du, bai bere talde teknikoari baita bere giza taldeari ere kontzertu bakoitzerako. Harrotasunez hartzen dugu hainbat urtetan bezero askorekin lortutako esperientzia asegarria.

Gure zuzenekoetako ekipoak kalitatezko material profesionalez osatuta daude, goi mailako kontzertuen "raider"etan erabiltzen direnak. Nahiz eta kontzertu bakoitzak aldez aurreko analisi bat eta produkzio tekniko bat behar duen, gure ekipoa horrela laburtzen dugu:

  • 16.000 W kanporako soinuan, MARTIN AUDIO
  • In-ear monitoreak, MARTIN AUDIO bozgorailuak erabiltzeko aukerarekin.
  • Mikrofono printzipalak eta oinarrizko instrumentuak SENNHEISER serie G3 haririk gabekoak.
  • Soinu-mahaia ALLEN & HEATH serie GL3800 32/8-8
  • Ohiko FX-a: 4 soinu-ate, ekualizadoreak, 10 konpresore, soinu prozesadoreak,  L-R multibanda konpresorea... KLARK TEKNIK, dbx, AUDIENT, FOCUSRITE...
  • Etapak POWERSOFT K6 y K4
  • Argirako par-64 (LED teknologiakoak) eta TRITON BLUE mugikorrak
  • Argi-jokoa kontrolatzeko mahaia, 48 ch. ZERO88 LEAP FROG

Ekipo desberdinekin KRESALA kontratatzeko, hirugarren bati zerbitzu teknikoak eskeintzeko edota beste edozein galdera tekniko bat egiteko:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

PA

Baina gure ekipoen erabilpen egokirako zehaztasun hauek behar izango ditugu:

  • Eszenatoki finko bat eta estalia bere osotasunean, zorua, atzekaldea eta alde bietatik. Era honetan, ikusgai aurrekaldea besterik ez da gelditu behar. Gutxieneko altuera lurretik 1,5 metrokoa izan behar du, eta eskailera/aldapa bat, alde baten edo atzekaldean, inoiz ez aurrekaldean.
  • Eszenatokiko gutxienezko neurriak 9 x 6 x 6 (zabalera x sakonera x altuera) metrokoak izan behar dira. Zutaberik gabe, finkatu gabeko oholak edota aurrekaldean inolako oztoporik gabe.
  • 380 V-ko indar-korronte trifasikoaren hartunea beharrezkoa da (±30 V, 800 Ohms-eko lur-ukitzearekin eta 40.000 W-ko potentzia gutxienezko kapazitate gisa (50 kVA). Hartune hori eszenatokitik 4 metro baino gutxiagora egon behar da..
  • Talde elektrogeno baten kasuan, ihes-gasak -bere toxikotasuna dela eta- eszenatokitik edo kontroletik ezin izango dira nabarmenak izan. Bere hartune-hodia, lehen esan dugun moduan, 4 metro baino gutxiagora egon beharko da.

 

bateria

 

Bai eszenatokia baita elektrizitate hartunea ere KRESALAren erabilpenerako izan behar dira, kontzertuaren hasiera baino 4 ordu arinagotik honen amaiera eta 3 ordu beranduagorarte.

Bideragarritasun baimenak, aseguruak, lizentziak eta baimenak, Autore Eskubideen ordainketa barne, baita dagokien beste batzuk ere, bezeroaren kontu izango dira. Halaber, aurretik ezarritako eskaera teknikoak eta produkzio eskaerak prest izan beharko ditu.

Bezeroa KRESALAko langileen eta euren ekipoen segurtasunaren arduraduna izango da, jaietako esparru barruan dauden bitartean. KRESALAk kontzertua gelditzeko edo amaitutzat emateko eskubidea dauka bere langileen, edota ekipoen segurtasun fisikoa arriskuan ikusiz gero, edozer gauza eszenatokira edo kontrolera era bortitzean jaurtiz gero, bezeroak erreklamatzeko aukerarik gabe.

KRESALAko musikariek Gizarte-Segurantza ordaintzen dute, beraz, bezeroak ez du kontzeptu honegatik gehiago ordaindu behar izango.

KRESALAk, bere kontzertuetan erabilitako ekipoak eskatutako ziurtagiri guztiak behar bezala ditu. "Reglamento Electrotécnico para Baja Tensión (Real Decreto 842/2002 del 02/08/2002)", baita Industria Sailak ziurtatutako Aldizkari Elektrikoa ere.

 

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi