Nortzuk gara
KRESALA 1995. urtean sortu zen bertsio talde bat da, zuzeneko musika egiteko bokazioaz. Urte hauetan, hainbat lekutako lagunekin gozatu dugu, euren jaietan, plazetan, eta edozein tokitan. Hainbeste leku izan dira! Atzerako begirada bat egiten dugunean, beldar apur bat ere sentitzen dugu.
Lehenengo entsaio eta kontzertuak amateur moduan egin genituen, Egia esan, noizbehinka musika joten ondo pasatzen zuen lagun talde bat besterik ez ginen. Handik aurrera, eta taldekideen joan etorriekin KRESALA beharrezko seriotasuna hartzen joan zen, kide berri bakoitzaren esperientzia eta musikotasunaren laguntzaz.
Azken urteotan KRESALA talde profesional baten bihurtu ahal izan dugu, exijentea eta perfekzioaren bila doana. Baina gure lanaren eskakizuna ez dugu guk ezartzen, baizik eta gure publikoa eszenatokira igotzerakoan. Hori lortzea dugu helburu, gure lanaren emaitzik onena dalako.
Musikoak, teknikariak, bitartekariak… Jende askok lan egin du gurekin urte hauetan, eta bakoitzak bere zati txikiarekin lagundu digu KRESALA gaur egun dena izatea lortzeko. Ia 1.000 kontzerturen esperientziak Euskadi eta inguruetako jaietako talde garrrantzitsuenetako bat izateko erantzukizuna hartzera behartzen gaitu.
Gaur egun, 25 urte beranduago, lehenengo eguneko ilusioarekin jarraitzen dugu. Lagun artean musika egiten ondo pasatzen jarraitzen dugu, oraingoan gure artean profesionalak ditugula. Hobby-a eta lana bateratzea lortu dugu, pasioa, energia, konpromesua eta seriotasuna eszenatokian uztartuz. Baina oraindik ere badugu lan handia aurretik egiteko, baina erronka hori gustoko dugu, zuekin batera jaietan gozatzen dugun bitartean.